viernes, 7 de agosto de 2015

ETBrako hitz egiten

Andoni Egaña Bertsolariak, tailer honetan egindako lehenengo gauza izan zen publikoari galdetzea zer nahiago luketeen: “Berria-rako zutabe bat idaztea, Euskadi Irratian mahai inguru batean parte hartzea edo ETBn kolaboratzea”. Argi eta garbi, gehiengoek idaztea aukeratu zuten. Hori dela eta, Egañak adierazi zuen ikastaroaren xedea denok ETB-rako ahozko diskurtsoa prestatzea nahiago izatea Berrian idaztea baino izan zen.

Bertsolariaren esanetan, idazte nahiago horrek “beldurrak sortzen du eta oztopo bat da jendaurrean aritzeko”. Kasu hauetan, gakoa “komunikazioan trebatzean” dagoela zioen. Lehenik eta behin, diskurtso orok aurretik prestatu eta egituratu behar direla baieztatu zuen. Egañak azaldutako lanketa hori erretorikaren bost pausoak jarraitu behar direla aipatu zuen. Gauzak horrela, lehenengoz zer esan pentsatu behar da; ondoren ze ordenatan; gero nola esan; laugarrenez nola gorde memorian esan beharreko hori; eta azkenik, nola exekutatu edo nola esan eraginkor guzti hori. Prestaketaz bestalde, era berean, berbaldiak eratzean, zein den komunikazio helburua eta nori zuzenduta dagoen jakitea oso garrantzitsua dela nabarmendu zuen. Egañak adibide bat ezarri zuen xedea ain-tzat hartzearen garrantzi hori erakusteko: “Demagun amonaren urtebetetze ospakizun bazkaria dela eta 15 bat lagunen artean, amak semeari esaten diola amonari denen partetik diskurtso bat botatzeko”. “Kasu honetan xedea amona pozik uztea da, beraz, ahoz esango den hori, horrekin bat etorri behar du”, zioen. Inprobisatzeko ere, denbora laburreko lan bat egon behar duela atzetik esan zuen. Autokonfidantzaz ere min-tzatu zen, non “guztioak garela sortzaile” azpimarratu zuen eta beldurra bezala, konfidantza eza ere oztopo bat dela ziurtatu zuen.

Bost urratsen gainean, bertsolariak hainbat estrategia edo teknika aipatu zituen. Azkeneko pausotik hasi zen eta bertan gorputza nola jarri behar den edota zein hizkera tonu erabili behar diren erakutsi zuen. Trikimaluetatik aipagarri zen esaterako, ondo datorkila hitzaldi baten aurretik edota egunero arkatza bat hortz-tartean jartzea eta testu desberdinak ozen irakur-tzea. “Modu honetan mingainak trebetasuna lortzen du eta hitzak erraztasun handiagoz ahoskatu”, zioen. Hirugarren pausoari dagokionez, Egañak baliabide bezala esaera zaharrak, abestiak edota figura poetiko erretorikoak erabilgarriak direla azpimarkatu zuen. Figura desberdinak erabiliz, Egañak makina bat adibide ezarri zituen. 


Bigarren jardunaldian, partehar-tzaileek 3 minutuko hitzaldi bat prestatu behar izan zuten, baina, aldez aurretik, Egañak lehenengo pausoaren ekoizpena nolakoa izan daitekeen irudikatu zuen. Testuinguru honetan, denok adostutako “bizarra” gaia hartu zuten. Publikoak bizarraren inguruan zekiena edo irudikatzen zuena aipatu behar zuen. Hala nola, zein topiko erabiltzen diren bizarraren gainean, zein abesti ezagutzen dituzten edota zein pertsonaia famatuak daramaten bizarra. Informazio guzti hori kontutan hartuta eta antolatuta, Egañak berbaldi bat bota zuen. Hortik aurrera, partehartzaileek beste diskurtso bat prestatu eta bota behar izan zuten nahi zuten gaia erabiliz. “Lanketa horretan dago gakoa. Interesatzen ez zaizkigun edota zailak diren gaietatik ere informazioa atera dezakegu”, ondorieztatu zuen bertsolariak.

Andoni Egaña bertsolariari elkarrizketa: 
“Inork ez du ikasten une txar bat pasa gabe” 


Jendaurrean aritzeko hobe-tzeko moduak badiera esan zenuen, nola?
Modu nagusiena aritzea da. Inork ez du ikasten momentu txar batzuk pasa gabe. Egin behar da une txar horien autoebaluaketa, praktika eta oinarri teoriko ba-tzuk zureganatu. Nire kasuan, aspaldiko metodologia batekin funtzionatzen dut. Aristotelesen garaietako Erretorika klasiko teoriak gaur egungo bide beharretara egokituta. Orduan diskurtso bat osatzeko baliotsuak ziren pausoak, gaur egun ere baliotsu dira.  

Eta inprobisazio hutsa den diskurtso batean prestatzeko denborarik ez duzuenean? 
Bertsolari batek esaten ari zaizu hau... baina, inprobisazioa ez da lagun ona. Inprobisatzera ohitu egin zaitezke baina beti oinarri bat duzu atzetik. Garrantzitsua da edozein berbaldian preokupazio momentu bat izatea non ahal den azkarren erabakiko duzun zer den esango duzuna, ordena eta nola esango duzun. 

Zer egin ‘txuri’ geratzekotan? 
Behintzat ez pentsatzen hasi txurin geratu naizela. Metodologien bidez eta ohituraren poderioz zerbaiti eusteko bilatu. Lehenengo pauso horretan gakoa dago. Adibidez beti topikoak erabiltzen badituzu diskurtsoetarako, horretara jo, edo ezagutzen duzun esaeraren bat esan, edota lagunen esperientzietara jo dezakezu. Baina ohitura izan behar duzu zerbait hori esateko momentu horietatik irteteko. 

Guztiok ez gara berdinak, ba-tzuk lotsatiak, beste batzuk irekiagoak eta badira erraztasun gehiago dutenak. Denok hitz egin dezakegu jendaurrean?
Nik uste dut baietz, entrenamendu kontua dela. Izakerarena egia da batzuk lotsatiagoak garela beste batzuk baino baina binomioak gaizki planteatzen dira. Lotsatia izateak ez du zer ikusirik ausardiarekin, baizik eta beldurrarekin. Izan ere, nik ezagutzen ditudan pertsonaia publiko gehienak lotsatiak dira.

Eskolan eta unibertsitatean oratoria landu beharko litzateke?
Bai. Irakaskuntza sistema osoa dago ikasleen mutu-entzule sisteman oinarrituta. Batez ere Hego Euskal Herrian. Frantzian esango nuke ohituago daudela ahoz hitz egitera, protokoloaren beste zentzua baitute. Irakaskuntzak arazo bat dauka, eta da edukiak transmititu behar dituela eta hiztunak ere osatu behar dituela. Eta azkenean denbora falta dago. 
Duela 60 urte hiztun onak etxeko mahai-inguruan osatzen ziren, jatean familiarekin kontuak kontatzen ziren eta automatikoki ikasten zen. Gaur egun, harremanak aldatu dira, ez daude interbelaunaldi familiak, otorduak ez dira oso konpartituak, bakoitzak bere aparagailu elektronikoak ditu, logelak indibidualak dira... Horregatik gaur egun eskolari eskatzen diogu ahoz hitz egiteko irakasteko gaitasun hori. Eskola instituzio bat denez, hori eskatzen diogu. Leheno etxeak eta kaleak zuten funtzio hori galdu da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario