viernes, 7 de agosto de 2015

Ikusiz Ikasi

Unibertsitateak praktikak barneraturik izaten ditu baina horrek ez du esan nahi ikasle horiek lan mundurako prestaturik daudenik. Hori dela eta, hezkuntza alorrean, Irakaskuntzak proposatzen dituen praktikak hobetu nahian antolatu zen ikastaroa UPV/EHUko Uda Ikastaroetan, HIPRESTen eskutik (UPV/EHUko BERBA taldeak eta Mondragon Unibertsitateko MIKER taldeak osatzen dute). 

Aurkeztutako ikerkuntzak bereziki hizkuntzaren irakaskuntzaz arduratzen baziren ere, gerturatze hauek zabalak ziren eta irakasleen prestakuntzaren erronka ugari hartzen zituzten aztergai. 
Ikerkuntza hauek praktiketako irakasle hasiberriei bideoan grabatzean oinarrituta daude batez ere. Itziar Plazaolak, HIPREST taldeko ikerlariak, irakasleen jarduera Practicum-ean filmatuta izatea defendatu zuen: “Praktika programetan bideorik gabeko behaketa metodoak ematen dira jada Gizarte Zientzietan oinarrituta, baina bideoa fidela da eta irakasleak egindako lana hobeto ikusi daiteke”. Bere aburuz, metodo honen bidez, “irakasleak berak egindako lana aztertu dezake” . Plazaolak aipatu zuen grabaketa ostean hiru motatako ebaluaketa eta elkarrizketa daudela: auto behaketa, behaketa gurutzatua eta talde-behaketa. Testuinguru horretan, ikertzaileak nabarmendu zuen honek onurak dakartzala “ebaluatzaileen artean eztabaidak sor daitezkeelako irakaskuntzari dagokionez, hobekuntzak eraikitzeko”. Hala ere, teknika horiek martxan jartzeko, “praktiketan ikastetxea unibertsitatearen tresna” izan behar dela azpimarratu zuen. 

Ideia hori sendotzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Zulaikak eta Itziar Iriondok partehartzaileei hainbat irakasle hasiberriei grabatutako bideoak erakutsi zizkieten non taldeka lanean aritu behar izan ziren Zulaikak eta Iriondok ezarritako saio horiek aztertzeko. Filme hauetan, irakasle hasiberriak txotxongiloen bidez Haur Hezkuntzan irakasten ari ziren.
Bestalde, Karmele Pérez Mondragon Unibertsitateko iker-tzaileak Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean orain dela 3 urte martxan jarritako irakasle prestakuntza proiektuaren gainean mintzatu zen. Kasu honetan ere, praktiketako irakasleak bideoz grabatzearen metodoarekin ebaluatu dira ahozko hizkun-tzaren didaktika ikuspuntutik. “Metodo honen berrikuntza da irakasleak bere praktiken autobehaketak egiten dituztela, baita ere beste irakasle eta ikertzaileekin elkarbanatu”. Perezek zioen proiektu positiboa dela “irakasleak bere burua analizatzen duelako” eta “irakaslea pertsona bezala hazi egiten delako”. 

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esperientziaz gain, Frantzian eta Genevan ere bideoaren gaineko hainbat ikerkuntza eta proposamen daude. Alain Muller-ek, CRAFT-ko ikertzaileak, Frantzian prestakuntzaren inguruan dagoen plataforma bat erakutsi zuen. Plataformak Néopass@ction du izena eta irakasleen prestakun-tzarako erabiltzen da. Bertan, irakasleek erabili ditzaketen metodo desberdinak agertzen dira, esaterako, hainbat eskoletan irakasle hasiberriei egindako grabaketak eta horien inguruko azterketak.


Itziar Plazaola hitzaldi bat ematen
Genevako Unibertsitateko Valérie Lussik Frantziako “More Teachers Than Classes” proiektu pilotuan parte hartzen ari diren eskoletan lanean ari direla adierazi zuen. Gauzak horrela, proiektu horretan praktiketan dauden irakasleak Collaborative Video Learning Lab proiektuan ere parte hartzeko ideia sortu da filmatzeko teknika zabalduarren. “Ebidentziak ditugu esateko bideoaren bidez irakasleei laguntzen ari garela, bai bere lan prozesu hasieran eta baita etorkizunari begira, baliabidez hornitzen ere”, baieztatu zuen.

Elkarrizketa HIPREST-eko Itziar Plazaolari: “Irakasle hasiberriak lanean dagoen
eskolaren talde dinamika ezagutu beharko luke” 

HIPREST eta CRAFT ikerketetan zer ondorio atera dira?   
Oso zaila da ondorioetatik hastea, saiakera bat delako eta oraindik ez delako nahiko denbora pasa. Orain dela lau bat urte, honekin hasi ginen eta urte horietan iker-tzaileok eta prestatzaileek geure prestakuntza ere egin behar izan dugu eta metodo desberdinak erabili. Esan dezaket lanean gaudela irakasleen eguneroko lana gerturatzeko eta hobe-tzeko. 
Honekin esan nahi dut prestatzaileok eta ikertzaileok gure lanekin saiatzen garela irakasle hasiberria ez modu ebaluatiboan epaitzen, baizik eta gerturatzen. Irakaslea berarekin lan egoera horietan eta laneko zailtasunak elkarrekin behaketak eginez, garapenak lortzea da gure helburua.  

Eskola-unibertsitate elkarlana nola uztartu daiteke? 
Irakasle bakar baten lana alda-tzea ez da posible edo erraza. Beharrezkoa da irakasle hasiberri horrek bere lankideekin batera nola egiten duen lan talde dinamika baten barnean ikustea. Ikastetxe osoan onartu eta bul-tzatu daiteken jarrera bat da. 
Bestetik, ikastetxe kulturaz hitz egiten dugu. Jabetu gara ikastetxe bakoitzak bere barne funtzionamendua duela. Ez da berdina herri eskola bat, eliza eskola bat, ikastola... Eta kategoria bakoitzaren barnean istorio desberdinak daude. Gure ustez, garrantzia du prestakuntzak puntu horretan ardura jartzea ikastetxe batek nola funtzionatzen duen ulertuz. Eta gero hori kontuan izanik, funtzionamendu hori zabaldu lankideei eta ikertzaileei. Elkarren artean probak egin irakaskuntzaren prestakuntza nola doan aztertzeko.

Zer gertatuko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen pribatutasunarekin Practicum-ean bideo grabazioa emango balitz?
Beti etikaren puntutik ari gara hitz egiten. Pribatutasuna kontutan hartzen da eta ikasleen familia eta gurasoei baimena eskatzen zaie. Baina esan beharra dago bideo hauen erabilera ez dela inoiz publikoa. Zorrotz izango ginateke. 
Filmeak erabiltzen ditugu iker taldeetan eta prestakuntza taldeetan. Ez dira inoiz aterako ez ‘YouTube’-en, zs beste horrelako plataformetan. 

Ikastaroaren titulua hartuz, nola hobetu irakasle lana? 
Gure ustez, irakaslearen beraren azterketatik egin daiteke. Grabaketen azterketatik abiatuta. Baina ikastetxeak izan behar du prestakuntzaren gune.

No hay comentarios:

Publicar un comentario